lunes, 20 de febrero de 2012

Koloreei "Klik!" / "¡Clik!" a los colores



"Argia joan aurretik koloreak sortzen dira" / "Antes de irse el sol se crean los colores"


Aurreko sarreran esan bezala, kostaldeko koloreen gose sentitzen ari nintzen azkenaldian. Gose honi bere asetzea emateko, zeruari begiratu eta aukerak izango nituela uste nuen egun batean itsas aldera gerturatu nintzen.

Como ya lo dije en la anterior entrada, últimamente me estaba sintiendo hambriento de los colores de la costa. Para dar saciedad a este hambre, miré al cielo y cuando vi que el día ofrecía posibilidades me acerqué al mar.

Aukeratutako lokalizazioak motibo indartsu bat eskaintzen zuen argazkientzako, eta motibo horrekin jokatu beharra zegoen. "Klik!" minimalisten sarreran bezala, "modeloa" aukeratua neukan (ez bait zegoen askoz gehiago), eta orain jolastu beharra zegoen. Eguzkia sartzen hasi zenean, zerua laranjas janzten hasi zen, eta "Klik!" egin beharra zegoen. Ez zen erraza argazkiak ateratzea, haizeak behin eta berriro kresala bidaltzen bait zuen filtroen kontra. Argazki bakoitzeko traputxoa pasatu beharra zegoen, bestela tantez beteriko puntutxoak ateratzen bait ziren bertan. Hau ikusirik, onena itsasoari frentez ez begiratzea zen.

La localización escogida ofrecía un potente motivo para la fotografía, y había que jugar con ese motivo. Como ya dije en la entrada de "¡Clik!" minimalistas, el "modelo" ya lo tenía elegido (ya que no había mucho más), y ahora había que jugar. Cuando el sol empezó a ocultarse, el cielo empezó a vestirse de naranja, y había que hacer "¡Clik!". No era fácil fotografiar, puesto que el viento mandaba una y otra vez  la bruma marina contra los filtros. Había que pasar el trapito por cada foto para que no aparecieran las fotos llenas de puntitos. Visto esto, lo mejor era no mirar de frente al mar.

Haizeak ekartzen zituen kresal tantez gain, beste zailtasun bat ere bazegoen. Marea gora zetorren eta itsasoa gogor xamar zegoen, eta itsas hertzean zeuden arrokak, olatuen ondorioz, behin eta berriro egiten zuten talka tripodearen hanken kontra, bai olatua gora zihoanean eta baita itsasora bueltan ere. Exposizio gutxiko argazkietan arazo hori ekiditzea ez zen erabat zaila, baina exposizio hori denbora luzekoa zenean, suerteari errezu egin eta emaitza itxaron beharra besterik ez zen gelditzen. Hala ere frogatu beharra zegoen, lainoek mugimenduek hortarako deia egiten bait zuten eta. Hirugarren "Klik!"-ean lortu nuen tanta eta talkarik gabeko argazkia. 
(Ikusi lehen planuko arroka koloretsuak erakusten duen arrarotasuna. Esandako olatuen indarraren ondorioz, exposizioan zehar izandako mugimenduen emaitza da. Eta arroka honen gainean desenfokatutako sentsazioa ematen duen arroka zapalarena ere berdin. Arroka koloreduna saskibaloiko baloia baino zertxobait handiagoa dela argitu beharra dago).


A parte de las gotas de bruma que traía el viento, había otra dificultad. La marea subía y la mar estaba bastante revuelta por lo que, las rocas que había en la orilla, chocaban una y otra vez contra el trípode, tanto cuando la ola subía como cuando bajaba. En las fotos de corta exposición era relativamente fácil controlar este problema, pero cuando la exposición era más larga, no quedaba más que rezar y esperar al resultado. Aún así había que probar, puesto que las nubes en movimiento llamaban a ello. Fue al tercer "¡Clik!" cuando conseguí una foto sin gotas ni golpes al trípode. 
(Fijaos en el extraño efecto que muestra la roca de colores del primer plano. Es el resultado del movimiento producido por las mencionadas olas durante la exposición. Y la roca plana justo encima de la colorada que da sensación de estar desenfocada, lo mismo. Hay que decir que la roca de color tiene un tamaño algo superior a un balón de baloncesto).

Inguruari antzeko mila argazki atera beharrean, ezer berririk ea aurkitzen nuen begiratzera joan nintzen. Ordurako eguzkia ere ia ezkutatua zegoen jada, baina oraindik ikusi zitekeen eta ongi etorriko zen, beste baterako aukera gehiago bilatzea. Honela honako txoko hontara gerturatu nintzen. Itsaso, zerua eta argiek ez zuten gauza asko egiteko denbora ematen baina behintzat argazki hau atera eta hurrengorako beste motibo bat aurkitua nuen. Orain ikusi egin behar ea marea ezberdinek zer eskeintzen diguten, gauzak asko aldatzen bait dira eta.

En vez de sacar mil fotos parecidas en el entorno, fui a ver si encontraba algo nuevo. Para entonces el sol ya se había ocultado casi, pero todavía se veía y vendría bien mirar más opciones para otra ocasión. Así me acerqué a este rincón. La mar, el cielo y las luces no daban tiempo para mucho, pero pude librar esta foto y dar con un nuevo motivo para la próxima. Ahora habrá que analizar lo que nos ofrecen las diferentes mareas, puesto que las cosas cambian bastante.

2 comentarios:

  1. No sabes la envidia que me dais los del "norte", teneis unos paisajes estupendos...

    ResponderEliminar
  2. Genial esta entrada en el blog. Te superas dia a dia. Estupendo trabajo.

    Salut!!

    ResponderEliminar