martes, 27 de diciembre de 2011

"Klik!" LNH-n / "¡Clik!" en LNH



 "Beti dago lehen aldi bat" / "Siempre hay una primera vez"



Lehenik eta behin, eskerrak eman beharrean nago Javier Alonso Torreri, bera izan bait da lehen aldi hau izan zedin posible egin duena.
Eskerrik asko Javier!

Antes que nada tengo que dar las gracias a  Javier Alonso Torre  por ser él quien me ha dado la oportunidad para que esta primera vez se hiciese posible. 
¡Muchas gracias Javier!


Gaur pozik jaiki naiz, askotan amesten duzun gauza horietako bat egi bihurtu dela ikustean. 
Orain dela hilabete inguru, LNH aldizkariaren sortzaile den Javier Alonsok gonbidapen bat ireki zidan, aldizkari horretan parte hartzeko. Mezua irakurtzen nengoen bitartean ez nuen irakurtzen nenbilena sinesten, bere tamainako argazkilari batek nigan konfidantza jarri bait zuen.

Hoy me he despertado contento viendo que, una de esas cosas con las que sueñas a menudo se ha hecho realidad.
Hace alrededor de un mes, el fundador de la revista LNH Javier Alonso, me abrió una invitación para tomar parte en dicha revista. Mientras leía el mensaje no creía lo que estaba leyendo, puesto que un fotógrafo de su calibre había confiado en mi.

Pirineotatik etorri berria nengoen eta argi neukan bertan ateratako argazki bat behintzat sartuko nuela aldizkarian. Hala ere, eta jendeak ikusita zeukanaren nire argazkietatik urrunduz, ordurarte inora igo gabe neukan argazki bat izango zela bururatu zitzaidan, beraz, etxera heldu bezain pronto, Pirineotako artxiboan begirada bat bota eta argazki hau aukeratu nuen. Aukeraketaren arrazoietako bat, Txipetak daukan argia eta errekan somatzen den argiaren islada izan ziren. Horretaz gain, asko gustatzen zait nola isladatzen duen argiak mendia, bere osotasunean eta bera bakarrik. Gainera, ez ahazteko moduko egunsentia izan zen.

Recién venido de Pirineos, tuve claro que una de las fotos que publicaría en la revista iba a ser una de las que saqué allí. A pesar de todo, y saliéndome de las fotos que la gente ya tenía vistas, pensé que la foto que elegiría sería una foto que no habría subido a ningún sitio, así que tan pronto como llegué a casa, eché una mirada al archivo de Pirineos y me decanté por ésta. La razón de esta elección fue, la luz que tiene Chipeta y el reflejo de la luz que se divisa en el río. A parte de eso, me gusta mucho cómo aísla la luz a la montaña, en su totalidad y solamente a ella. Además, fue uno de esos amaneceres que son inolvidables.

Baina oraindik beste bi argazki aukeratu beharrean nengoen. Javierrek esan bezala, hiru argazki izan behar ziren bidali beharrekoak. Horietako bi bertikalak eta beste bat horizontala. Bertikal bat aukeratua neukanez, beste bertikal bat eta horizontal bat falta zitzaizkidan. 

Pero todavía me quedaban otras dos fotos por elegir. Tal y como me dijo Javier eran tres las fotos que tenía que mandar. De las tres fotos, dos tenían que ser verticales y una horizontal. Como una de las verticales ya la tenía elegida, me quedaba otra vertical y una horizontal.

Gai edo ingurumen ezberdinen argazkiak bidaltzea izan zen pentsatu nuen beste gauzetariko bat. Mendiari buruzko argazkia aukeratua neukan beraz, basoa, itsasoa edo makroari buruzko argazkietan pentsatzen jarri nintzen. Gai guztiz ezberdinak izan zitezen, basoa beharrean makro bat sartzea izan zen nire lehen pentsamentua, baina gero, hobeto pentsatu eta maitemindua naukan argazki hau sartu gabe usteak pena emango zidala sentitu nuen. Gainera, Javierri eskainia izango zela erabaki nuen, bera izan bait zen North Photo Tours batean basoan argazkiak ateratzen irakatsi zidana eta.


Otra de las cosa en las que pensé fue en la de mandar fotos de temas o entornos diferentes. La foto que reflejaba la montaña ya la tenía elegida así que empecé a pensar en fotos de bosque, mar o macro. Para que los temas fuesen totalmente diferentes, lo primero que pensé fue en meter alguna foto macro en vez de una de bosque, pero más tarde sentí que si dejaba una foto que me tiene enamorado fuera de la selección sentiría mucha pena. Además, pensé que sería una foto dedicada a Javier puesto que fue él quien me enseñó a sacar fotos en el bosque en un North Photo Tours.

Eta jada azkenengo argazkia aukeratzea gelditzen zitzaidan. Buruan neukan makroa sartzea ezinezkoa zen, zeren eta formatu horizontalean ateratakoa zen eta horizontal bakarra aukeratua neukan, beraz,... itsasora bota behar. Nahiz eta itsasoko argazki asko horizontalean eduki, badaukat asko gustatzen zaidan bertikal bat. Ez zait gainera berehala ahaztuko egun hori, zeren eta etxetik ia esperantza gabe atera nintzen, Ander eta biok askotan egin izan dugun "KDD express" horietako batean. Mareak begiratuak geneuzkan eta, Azkorri izan zen aukeratutako norantza. Bertaraino iritsi arte zerua lainoz betea geneukan, baita etxera esku hutsik bueltatuko ginela ia sinitsia. Baina halako batean, ortzemuga irekitzen hasi zen eta iluntzeari gelditzen zitzaizkion azken argiak lainopetik sartzen. Gogoratzen dudan argi ederrenetariko batek biltzen zuen inguru dena. Nahiz eta zaila egiten zen argiaren kontrola oso gustora gelditu nintzen jasotako emaitzekin. Beraz, eta iluntze haren oroigarri, azken argazkia.

Y ya me quedaba elegir la última foto. La fotografía macro que tenía pensada meter ya no podría ser, ya que estaba sacada en formato horizontal y la única foto horizontal ya la tenía elegida, así que,... había que tirar al mar. A pesar de tener muchas de las fotos marinas en horizontal, tengo una vertical que me gusta mucho. Además no se me olvidará pronto ese día, puesto que salí de casa sin apenas esperanzas, en una de esas "QDDs express" que hemos solido hacer a menudo Ander y yo. Teníamos las mareas miradas y fue Azkorri el destino elegido. Hasta llegar allí tuvimos el cielo totalmente nublado, incluso tuve asimilado que volvería a casa con las manos vacías. Pero en una de éstas, empezó a abrirse el horizonte y, las últimas luces que le quedaban a aquel atardecer empezaron a colarse por debajo de las nubes. Todo lo envolvía una de las mejores luces de las que he podido disfrutar hasta el momento. A pesar de lo difícil que se hacía el control de las luces, me quedé muy a gusto con los resultados obtenidos. Así pues, y en recuerdo de aquel atardecer, la última foto.

jueves, 15 de diciembre de 2011

Garu artean "Klik!" / "¡Clik!" entre helechos



"Ikusi ezean... ez dago jakiterik" / "Sin verlo... imposible saberlo"


Badaude egun batzuk, nora joan jakin ez eta abenturara ateratzen zarenak. Aurreko eguna horrelako egun bat izan zen. Nora joango eta nora joango eta, aspaldi bisitatu gabe neukan baso barrenera sartu nintzen. Asmoa, garai ezberdinetan zer aurkitu nezakeen ideia bat egitea zen, baina azkar konturatu nintzen, beste garai batzuei itxaron beharrik ez zegoela.

Hay días en los que, sales a la aventura sin saber dónde quieres ir. El día anterior fue un día de esos. A dónde ir y a dónde ir y, al final, me decidí a ir a visitar un bosque en el que hacía tiempo no me adentraba. La intención era hacerme una idea de lo que se podría hacer en diferentes épocas, pero rápido me di cuenta de que no tenía por qué esperar a otras épocas.


Basoa berde ederrez janzten zen, eta lurrean zakabanaturik zeuden hosto gorriengatik ez balitz, udaberrian aurkitzen nintzela esango nukeen duda barik, udazken bete-betean beharrean. Garuak azaltzen zituen berde biziak itzelak iruditzen zitzaizkidan, eta kamara harturik, han eta hemen "klik!" egiten aritu nintzen, konposaketa ezberdinak probatuz.

El bosque se vestía de preciosos verdes, y si no fuese por las hojas rojas que se repartían por el suelo, diría sin duda que me encontraba en plena primavera, en vez de en medio del otoño. Los verdes intensos que ofrecían los helechos me parecían increíbles, y cogiendo cámara en mano, me dediqué a hacer "¡clik!" aquí y allá, probando diferentes composiciones.

Kolore bizietaz gain, eta nahiz eta aurreko egunetan euririk ez zuen egin, pozik hartu nituen errekaztoak zekarren ur apurrak, kolore txuri garbiak bait zeuzkan. Gainera beti gelditzen dira polit ur-saltoak baso berde eta gorriekin bat eginik. Eta horrelako salto bat baino gehiago aurkitu nituela esan beharra daukat.

A parte de los colores vivos, y a pesar de que en días anteriores no hubiese llovido, cogí con agrado la poca agua que corría por el riachuelo, puesto que tenía colores blancos y limpios. Además siempre quedan bonitos los saltos de agua entrelazados con los verdes y rojos. Y tengo que decir que me encontré con más de un salto así.

Basoan murgiltzeko nahia neukan, baina txoko denek ematen zidaten argazki bat baino gehiago ateratzeko aukera, eta hauetatik mugitu aurretik aukera ezberdin hauek frogatzen aritu nintzen, konposaketa eta foko jokuan arituz.
Ikustekoa zen, txoko berdinean zenbat aukera zeuden eta zein argazki ezberdin atera zitezkeen. Hala ere, eta hurrengorako zer aurkituko nuen jakin nahian, aurrera jarraitzera ere behartu nion neure buruari. Eta baita jarraitu ere. Toki eder batetik atera eta beste bat aurkitzen bait nuen, esaterako ondorengo hau.

Tenía ganas de adentrarme en el bosque, pero todos los rincones me daban posibilidades para sacar más de una foto, y antes de moverme de los mismos, anduve probando diferentes composiciones y jugando con diferentes enfoques. Era de ver, las diferentes posibilidades que ofrecía un mismo sitio y las fotos tan diferentes que se podían hacer. Aún así, y con ganas de saber qué sería lo que me encontraría otra vez que viniese a este sitio, también tuve que obligarme a mi mismo el seguir adelante. Y mira que si seguí. Era salir de un sitio bonito y encontrarte con otro, por ejemplo este que viene a continuación.

Joku ederrak ematen zituen errekaren ibilbideak, eta garuak ederki janzten zituen bere bazter guztiak. Ez zegoen txoko bat non garuaren presentzia ez zen ageri (ezta hosto gorriena ere). Hala ere aurrera jarraitu beharra zegoen.



El recorrido del riachuelo daba bonitos juegos, y el helecho vestía con elegancia todas sus orillas. No había un hueco en el que  no hubiera presencia de helechos (tampoco de las rojas hojas). Aún así había que seguir avanzando.




Neuk buelta bat eman basoari eta errekak ere bere bueltatxoa eskaintzen zidan. Eta buelta bakoitza aurrekoaren ezberdina zen baina ez horregaitik zatarragoa. Horrela basoan ibiltzeak nekea ere ahaztu arazten du, eta hau benetan da eskertzekoa. Ez nuen ezta garai hontako ur hotzak, eta beraren barnean (badeadoreekin) egoteak, eragiten duen hanken hoztasuna ere nabaritzen. Hori zen gustora ibiltzea.

Era darle yo una vuelta al bosque y el riachuelo me ofrecía también su vuelta. Y cada vuelta era diferente a la anterior, pero no por eso más fea. Andar así por el bosque te hace olvidar hasta el cansancio, y esto es de verdadero agradecimiento. No sentía ni el frío que te hace padecer en los pies el andar dentro del agua (con badeadores) en esta época. Eso era andar a gusto.

Errekaren norabideari aurre eginez, ura behera zihoan einean neuk gorako bidea jarraitzen nuen, gauza berri eta ezberdinak aurkituko nituenaren esperantza osoz. Eta baita aurkitu ere. Baso horrek izugarrizko aberastasuna daukala behin eta berriro konturatuko nintzen. Tobogan estiloko ur-jauzietaz gain, eskaloi itxura zeukaten hainbat ur-jauzitxo ere agertzen zitzaizkidan bidean. Edozein ertz ikusten nuela ere, izugarrizko bizitasuna zeukala ikusten nuen han eta hemen. Benetan zen ederra errekan gora egiten ari nintzen ibilbide hura. Altxor kaxa bat ireki banu bezala sentiarazten ninduen hark. Hura zen gozamena.


Haciendo frente al recorrido del río, y mientras el caudal iba para abajo, yo tiraba para arriba, con total esperanza de encontrarme con cosas nuevas. Y mira que las encontré. Que ese bosque tenía un inmenso valor es una cosa de la que me daría cuenta una y otra vez. A parte de las cascadas de estilo tobogán, también aparecían por el camino las que se asemejaban a escalones pequeños. Fuera cual fuese la esquina que mirara, veía vida por todas partes. Era precioso aquel recorrido que estaba haciendo río arriba.   Aquello hacía que me sintiera como si hubiese abierto un cofre. Aquello era una gozada.


Eta txoko berri batetara heldu nintzen. Hasiera batean oso toki kaotikoa iruditu zitzaidan nahiz eta sinesteko gogo haundirik ez neukan. Orainarte horren gustora aritu nintzen ezen kaos hark pixkat jokos kanpo utzi ninduen. Baina beti dago zerbait zeri argazkia atera, eta hemen ere aurkitu nuen arrazoia. Bista-bistan neukan baina begira jarri arte ez nuen benetan ikusi. Errekaren erdi-erdian zegoen tiesto natural ederra neukan parez-pare. Kostata allegatu nintzen bere parera, baina merezi izan zuen esfortzuak. Hor neukan beste arrazoi bat basoaren lilura justifikatzeko.


Y llegué a un sitio nuevo. Al principio me pareció un sitio muy caótico a pesar de que no tuviese muchas ganas de creérmelo. Había andado tan a gusto hasta ahora que aquel caos me dejó un poco fuera de juego. Pero siempre hay algo que se puede fotografiar, y aquí también di con el motivo. Lo tenía a la vista, pero no lo vi hasta estar mirando un rato. Tenía un tiesto natural frente a frente en medio del río. Me costó llegar a su par, pero el esfuerzo mereció la pena. Ahí tenía otra razón para justificar la hermosura del bosque.


Eta horrela, azkar pasatu zitzaidan denbora, denbora luzea izan zela konturatu nintzen, eta argiak jada ez zirela komeni zitzaidan bezain egokiak, beraz etxera bueltatzeko ordua heldu zen. Azken argazkia atera gabe ezin izan nintzen joan, nahiz eta banekien berriro ere bisitatuko dudan toki bat dela.


Y así me di cuenta de que, el tiempo que se me pasó rápido, en realidad había sido largo, y que las luces ya no eran las que más me convenían, así que llegó la hora de volver a casa. Aún así, no podía volverme sin sacar la última foto, a pesar de que supiera que es un sitio que volveré a visitar.